XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tancarville-ko zubi handia

44 ilabethez sei ehun langilek Seine ibaiaren gainetik eraiki daute diringazko zubi bat gaitza: buru batetik bertzera, 608 metra, dena bat, azpitik harroin bakar bat gabe, untziak pasa ahal diten urean deus trabarik gabe.

Pentsa nolako hari bihurdikatu meta behar ukan duten ezarri, holako hazta baten atchikitzeko.

Bat bertzearen buruan emanez hari hoik ba omen litake hogoita-lau mila kilometrena; enpleatu omen dituzte zazpi ehun milu itze: hor sartu dela diote hemezortzi mila tona altzeiru, eta hiruetan hogoi-ta-hamar mila metra kuba beton. Bazen zonbait etcheen altchatzeko ekeia!

Zubi horri esker Caen-etik Habre Graziarako bide 102 kilometraz laburtua da: ez da guti.

Zubia entseatu dute uztailaren 2-an: Hiruetan hogoi kamiun mila tona pisu zutenak elgarren artean, igorri dituzte emekiño iragan ziten lehen aldikotz: pentsa injeniurak ez zirenetz bazter guzietarik barrandan, ikusteko ea nunbait zerbait kraskatuko zen. Bainan, oro ongi joan.

Lehen urthean uste dute gainetik iraganen direla 600.000 oto, 12.000 kar, 100.000 moto, miliun et'erdi puskaketa, hiru miliun jende-buru.

Zubi-saria beharko da pagatu, despendioen ordaintzeko.

Karkulen arabera, astelegunetan bi miliun bilduko dira egunka, eta igandetan bortz miliun.

Hogoi bat urthez pentsu dute zor guziak pagatuak izanen direla, diru on eta intres.

Zubi horren pentsatzailea oihal saltzale bat da: Marion jauna. Ba ahal da dohatsu, bere ametsa bururaturik ikusteaz!